Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Euskadiko Antzoki Sarearen Hitzartutako Zirkuitua. Prentsaurreko aurkezpena

2016.eko apirilak 29, 11:00 2016.eko apirilak 29, 11:30 Euskadiko Antzoki Sarearen Hitzartutako Zirkuitua. Prentsaurreko aurkezpena
2016-04-29 11:00 - 11:30
Teatro Victoria Eugenia Antzokia, Donostia-San Sebastian, Paseo de la Republica Argentina, 2
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi
Beste gonbidatu batzuk: Norka Chiapusso (Donostia Kultura), Gorka Ganso (Ganso&Cía), Nekane Basterretxea (Sarea)

PRENTSAURREKO DEIALDIA

 

EUSKADIKO ANTZOKI SAREAREN

HITZARTUTAKO ZIRKUITUA

Euskadiko Antzoki Sareak (titulartasun publikoko 54 antzoki biltzen dituen sareak) prest du dagoeneko 2016 honetako antzezlanen Hitzartutako Zirkuitua. Hori dela eta, Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, eta Norka Chiapusso Donostia Kulturako Antzerki eta Dantza programatzaileak, antzerki programazioa eta produkzioa uztartzen dituen ekimen hau aurkeztuko dute bihar prentsaurrekoan, bai eta programa horren daturik esanguratsuenak emango ere.

            EGUNA:    ostirala, apirilak 29

            ORDUA:    11:00etan.

            LEKUA:      Victoria Eugenia antzokia  (prentsa aretoa)

                                   Donostian

Antzezlanen Hitzartutako Zirkuitua Euskadiko Antzoki Sareak sustatu eta Eusko Jaurlaritzak lagundutako programa da. Bere helburuen artean daude, antzerkira bideratzen diren baliabide publikoak optimizatzea batetik, eta antzerki-produkzioren eta antzokien eskaeren arteko koherentzia aurkitzea, bestetik. Sareak antolatzen duen Kontratazio Foroarekin hasten da dena: euskal konpainiek antzerki-programatzaileen aurrean aurkezten dituzte euren proiektuak, “pitching” deritzon aurkezpen-formatuan. Kontratatuak izateko gutxieneko konpromiso bat lortzen duten proiektuek hitzartutako zirkuitua osatuko dute, eta beraz, hitzartutako emanaldi kopuru bat ere eskuratzen dute.

Joxean Muñoz eta Norka Chiapussorekin batera aurkezpenean parte hartzaile izango dira: Gorka Ganso (aurten hitzartutako zirkuituan izango den Ganso&Cía taldeko kidea), eta Nekane Basterretxea (Sarearen bulego teknikokoa).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Norka Chiapusso (Donostia Kultura), Gorka Ganso (Ganso&Cía), Nekane Basterretxea (Sarea)