Ekitaldiak Kultura

Harpa kontzertua Done Jakueren 2010 Urtea ospatzeko antolatu den Musikaz Blai zikloaren barruan

2010.eko irailak 24, 20:30 2010.eko irailak 24, 22:00 Harpa kontzertua Done Jakueren 2010 Urtea ospatzeko antolatu den Musikaz Blai zikloaren barruan
2010-09-24 20:30 - 22:00
Iglesia de San Salvador, Getaria

Eusko Jaurlaritzak Done Jakueren 2010 Urtea dela eta antolatu duen Musikaz Blai zikloaren barruan harpa erromantikoko kontzertu batez gozatzeko aukera egongo da. Kontzertua irailaren 24an, ostirala, arratsaldeko 20:30ean egingo da Getariako San Salvador Elizan.

Kontzertua Tiziana Tagliani harpalariak eskainiko du.


TIZIANA TAGLIANI (Harpa)


Italiako harpa‐jotzaile bikaina, sari asko jaso dituen interpretatzaile ezaguna eta Europako nahiz Espainiako orkestra askoren ohiko laguntzailea. Gustav Mahler Gazte Orkestrako kide izan zen, eta gaur egun Espainiako eta Europako orkestra askorekin (Suitzako/Alemaniako Irratiaren Orkestra, BBC Philharmonic Orchestra, Manchester Camerata, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Filarmonikoa, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Les Arts‐eko Orkestra Lorin Maazel‐ek zuzendua, Oportoko Orkestra Nazionala, Birmingham Royal Ballet, Chamber Orchestra of Europe Nicolas Harnoncourt‐en zuzendaritzapean, eta abar. Halaber, lan interesgarria egin du hainbat ganbera‐talderekin Europa osoan.

Ziklo honetarako bereziki egindako programa bat eskaini du, "Harparen bideak" izenekoa. Programa horretan ibilbide bat egiten da hainbat mendetako errepertorioan (Errenazimendutik hasita gaur egun arte) azaltzen diren harparako lan iradokitzaileetako batzuetan barrena, XX. mendeko harparako maisulana, hots, Jesus Guridiren "Zortziko Zaharra", barne.

 

Ekitaldiaren kokapena