Ekitaldiak Lehendakaritza

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2016ko Batzarraren buru izango da

2016.eko martxoak 18, 15:00 2016.eko martxoak 18, 18:00 Iñigo Urkullu Lehendakaria, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2016ko Batzarraren buru izango da
2016.eko martxoak 18 15:00 - 18:00
Edificio de Caballerizas de Arkaute, Vitoria-Gasteiz, Ctra. Nacional I, km 352 - Arkaute
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Arantxa Tapia Otaegi, Cristina Uriarte Toledo, María Angeles Elorza Zubiria, Mikel Antón Zarragoitia, Ana Oregi Bastarrika
Beste gonbidatu batzuk: Alain Rousset, Uxue Barkos
lege-oharra

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2016eko Batzarraren buru izango da Iñigo Urkullu Lehendakaria, Alain Rousset Akitaniako presidentea ere bertan izango delarik. Batzarra Vitoria-Gasteizeko Zalditegiak eraikinean izango da (Ctra. Nacional I, km. 352 - Arkaute).

Bertan 2015ko jardueraren balantzea eta 2016eko ekintza plana aztertuko dira, besteak beste. Nafarroa Euroeskualdean sartzearen inguruan eztabaidatuko da ere.

Egitaraua honakoa izango da:

15:00ean.- Lehendakariak harrera egingo dio Alain Rousset Akitaniako presidenteari eta Akitaniako ordezkariei. Hedabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte.

17:00ean.- Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Alain Rousset presidenteak harrera egingo diete Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkosi. Ondoren, agerraldia egingo dute hedabideen aurrean. (Hedabide guztiei irekia.

17:30ean.- Urkullu Lehendakariak eta Rousset presidenteak 2015eko jardueren balantzea eta hurrengo urterako plangintza azalduko dute. Horren ostean, Urkullu Lehendakariak Euroeskualdearen presidentzia sinbolizatzen duen makila Alain Rousseti emango dio. Hedabide guztiei irekia.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alain Rousset, Uxue Barkos