Ekitaldiak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia egiteko parte-hartze foroa

2016.eko otsailak 10, 10:00 2016.eko otsailak 10, 13:30 Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia egiteko parte-hartze foroa
2016-02-10 10:00 - 13:30
Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), Bilbao, Avda. Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Iosu Madariaga Garamendi, Alexander Boto Basteguieta

Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia egiteko lanak egiten ari da.

Helburu hori lotzeko, bada, Zuzendaritza honek jardunaldi bat antolatu du, batetik, kapital naturalak gurean duen egoeraren laburpen bat aurkezteko –kapital naturala biodibertsitate eta geodibertsitate gisa ulertuta–, eta, bestetik, etorkizuneko estrategian txertatuko diren helburu eta ildo estrategikoak definitzen jarraitzeko. Estrategia idazteko, funtsezkoa da pertsonek eta erakundeek gaiari buruz duten ikuspegia eta ezagutzak ematea, bakoitzak bere lan-arlotik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)