Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

First Lego League Euskadi

2015.eko abenduak 12, 09:00 2015.eko abenduak 12, 17:30 First Lego League Euskadi
2015-12-12 09:00 - 17:30
Parque Tecnológico de Bizkaia , Zamudio (Bizkaia), Ereaga Bidea 809
Ekitaldiko kargudunak: Adolfo Morais Ezquerro

FIRST LEGO LEAGUE LEIHAKETA ZAMUDION 

Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea First Lego League Euskadi lehiaketaren inguruan antolaturiko ekitaldietan izango da bihar larunbata, abenduak 12, Bizkaia Teknologia Parkean, Zamudion. Egunean zehar burutuko diren ekitaldien artean tailerrak, robot jolasak eta proiektuen aurkezpenak izango dira, beste hainbaten artean.

First Lego League Euskadi, 10 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, izaera sortzailea eta berrikuntza sustatu nahi dituen lehiaketa da, kirol-ekitaldien formatuan antolatua. Ekimen honen helburua heziketa da, proiektu zientifiko bat eginez, eta robot bat diseinatuz eta programatuz heztea.

            EGUNA:    abenduak 12, larunbata

            ORDUA:    goizeko 9:00etatik aurrera*     

            LEKUA:     Euskaltelen egoitza. Bizkaia Teknologia Parkea

Ereaga Bidea 809    Zamudio

 

Hedabideekiko harremanetarako telefonoa: 658 72 77 76 (Blanca Pardo- Innobasque)

*atxikitako egitaraua begiratu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)