Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

"Ospitalerako ipuinak" bildumaren aurkezpena, eta Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroen aurkezpena

2015.eko abenduak 10, 10:00 2015.eko abenduak 10, 10:30 "Ospitalerako ipuinak" bildumaren aurkezpena, eta Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroen aurkezpena
2015.eko abenduak 10 10:00 - 10:30
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala de prensa), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Begoña Garamendi Ibarra
Beste gonbidatu batzuk: Jose Antonio de la Rica, Coordinador Sociosanitario de la CAPV (Dpto. Salud), Ana García de Motiloa, profesora Txagorritxu y autora de los cuentos
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

OSPITALERAKO IPUINAK

BILDUMAREN AURKEZPENA

 

Cristina Uriarte sailburuak, era berean, Euskadiko ospitale-eskolek ospitaleratutako neska-mutilei ematen dien arretaren alderdirik nagusienak eta daturik esanguratsuenak ere ezagutaraziko ditu

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak “Ospitalerako ipuinak” bilduma aurkeztuko du bihar osteguna, prentsaren aurrean. Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle batek idatziak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratuak, zazpi ipuin hauek lagungarri zaizkie ospitaleratuak dauden haurrei ospitaleko tresneria nahiz euren tratamendua hobeto ezagutzeko, euren gaixotasuna ulertzeko eta gertatzen ari zaiena hitzez azaltzeko.

Era berean, aurkezpenean, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroek eskaintzen duten zerbitzua ere ezagutaraziko du sailburuak. Arreta hau, gaixotasuna dela eta euren ohiko ikastetxera joan ezin diren ikasleei eskaintzen zaie.

Sailburuarekin batera, aurkezpenean partaide izango dira Ana García de Motiloa, Txagorritxuko ospitale-eskolako irakaslea eta ipuinen egilea, eta EAEko koordinatzaile Soziosanitarioaren arduradun Jose Antonio de la Rica ere (Osasun Saila).

            EGUNA:          abenduak 10, osteguna

            ORDUA:         10:00etan

            LEKUA:           Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza. Lakua II (prentsa aretoa)

                                               Donostia-San Sebastián Kalea 1,    Gasteiz

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio de la Rica, Coordinador Sociosanitario de la CAPV (Dpto. Salud), Ana García de Motiloa, profesora Txagorritxu y autora de los cuentos