Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

Hiriko Bide Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari buruzko Jardunaldia

2015.eko abenduak 02, 09:30 2015.eko abenduak 02, 14:00 Hiriko Bide Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari buruzko Jardunaldia
2015.eko abenduak 02 09:30 - 14:00
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Garbiñe Sáez Molinuevo

Segurtasuneko sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak, Hiriko Bide Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari buruzko Jardunaldiari hasiera emango dio bihar, asteazkena, abenduak 2. Jardunaldia Bilboko Artxibategi Historikoan egingo dute, Maria Díaz de Haro kalearen 3. zenbakian.

 

Adierazpenak jasotzeko eta elkarrizketak egiteko interesa duten hedabideek kafea hartzeko etenaldian izango dute horretarako aukera (11:00-11:30).

 

Jardunaldiko programa:

09:30. Hasiera. Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako sailburua.

09:40. Istripu-tasaren bilakaera Euskadin. Garbiñe Sáez Molinuevo. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaria.

10:00 Udalerria eta mugikortasun segurua: istripuen inguruan sentikortzeko eta horiek prebenitzeko ekintza eta baliabideak. Mª Jesús Iturralde Arriaga. Trafiko Zuzendaritzako Prestakuntza eta Hezkuntza Sailaren arduraduna.

10:30 ? 11:00. Udalerri txiki eta oso txikietan bide segurtasuneko eta mugikortasun seguruko planak egiteko laguntza. Josu Sierra Orrantia. Trafiko Zuzendaritzako Ikerketa Sailaren arduraduna.

11:00 ? 11:30. Kafea hartzeko etenaldia       

11:30 ? 12:00. Trafikoa baretzeko teknikak, bide-segurtasuna hobetzeko. Iñaki Eguiara Garay. Trafiko Zuzendaritzako Ikerketa Sailaren arduraduna.

12:00 ? 13:30 Mahai-ingurua. Mugikortasuna eta segurtasuna herri-barruetan. Moderatzailea: Luis Murguia Urreta. RACVNren Mugikortasun eta Bide-segurtasuneko aholkularia.

Alfonso Gil Invernón. Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Zirkulazio Politiken koordinatzailea.

Pilar Arana Pérez. Donostiako Udaleko Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkaria.

Álvaro Iturritxa Vélez de Elburgo. Gasteizeko Udaleko Hirigintzako, Ingurumeneko eta Espazio Publikoko koordinatzaile nagusia.

Ager Izagirre Loroño. EUDELeko ordezkaria eta Mungiako alkatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)