Ekitaldiak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak datuak online trukatzeko elkarreragingarritasun hitzarmena sinatuko du

2015.eko azaroak 06, 11:00 2015.eko azaroak 06, 12:00 Josu Erkorekak datuak online trukatzeko elkarreragingarritasun hitzarmena sinatuko du
2015.eko azaroak 06 11:00 - 12:00
Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Andrés Zearreta Otazua
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Josu Erkorekak, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatua, Cristina Gonzálezek; Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Ibone Bengoetxeak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, Imanol Lasak,  bihar ostirala, hilak 6, 11:00etan, datuak online trukatzeko elkarreragingarritasun hitzarmena sinatuko dute.

 

Lankidetza-hitzarmena sinatu ostean, instituzio ordezkariek prentsaurrekoa emango dute.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • @imanollasa
    2015.eko azaroak 06

    Comentario de Twitter:
    Zuzenean, administrazioen artean datu eta zerbitzuak on line trukatzeko akordioaren aurkezpena: https://t.co/37SQKMyN5F #Gobernantza

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)