
Arantxa Tapia, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan izango da bihar, Arrasaten
2015.eko irailak 02, 11:30 2015.eko irailak 02, 13:00 Arantxa Tapia, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan izango da bihar, ArrasatenEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoan izango da bihar, Arrasaten, eta zentroko errektore Vicente Atxarekin elkartuko da.
Sailburuarekin batera izango dira: Teknologia eta Lehiakortasuneko zuzendaria, Estíbaliz Hernáez, eta Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria, Aitor Urzelai.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile den aldetik, bisitaldiaren helburua izango da bi aldeek elkarrekin aztertzea I+G+B alorreko jakintzaren transferentzia nola bideratu euskal enpresetara, baita laborategietan zer proiektu egiten ari diren bertatik bertara ikustea ere.