Ekitaldiak Lehendakaritza

Ingurumenaren Eguna dela eta, Jaurlaritzaren kontseiluak Urdaibaiko Erreserban egingo du ohiko bilera

2015.eko ekainak 02, 09:40 2015.eko ekainak 02, 10:10 Ingurumenaren Eguna dela eta, Jaurlaritzaren kontseiluak Urdaibaiko Erreserban egingo du ohiko bilera
2015-06-02 09:40 - 10:10
Torre Madariaga Dorretxea - Centro de Biodiversidad de Euskadi, Busturia 48350, San Cristobal
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Ángel Toña Guenaga, Arantxa Tapia Otaegi, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida, Cristina Uriarte Toledo, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Jon Darpón Sierra, Ana Oregi Bastarrika
lege-oharra

Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Jaurlaritzaren Kontseiluak Urdaibaiko Erreserban egingo du asteko ohiko bilera, Iñigo Urkullu buru delarik. Busturiako Madariaga dorretxea (Bizkaia).

EGITARAUA

9:40ean.- Lehendakaria Madariaga dorretxera iritsiko da; han Miren Fátima Malaxetxebarria Busturiako alkateak hartuko du.

10:00etan.-  Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilera.

Komunikabide grafikoek aukera izango dute lehendakaria Madariaga dorretxera iristen den uneko irudiak eta Kontseiluaren bileraren hasierakoak hartzeko.

11:15ean.- Komunikabideen aurrean agertuko dira Josu Erkoreka bozeramailea eta Ana Oregi sailburua; Aldaketa Klimatikoaren Euskal Estrategia aurkeztuko du Ana Oregi sailburuak. Entzunaretoa.

12:30ean.- Lehendakariak, Ana Oregi sailburuarekin batera, Ingurumen Kazetaritzaren 2015ko saria emango du; Ingurumen eta Lurralde Politiketako Sailak sortu du sari hori. Entzunaretoa.

Hitzaldia emango du lehendakariak ekitaldian zehar.

13:00etan.- Lehendakariak eta Cristina Uriarte eta Ana Oregi sailburuek Eskola Iraunkorren diplomak banatuko dizkiete 22 ikastetxetako ikasleei, eskolako Agenda 21 programa barruan. Entzunaretoa.

Hitzaldia emango du lehendakariak ekitaldian zehar.

Iruzkin bat
  • 2015-06-02

    Marco incomparable para celebrar el Día Mundial del Medio Ambiente!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)