
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra- EIJO. Aurkezpena
2015.eko otsailak 11, 11:30 2015.eko otsailak 11, 12:00 Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra- EIJO. AurkezpenaEUSKADIKO IKASLEEN JAZZ ORKESTRA-EIJO
AURKEZPENA
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak EIJO-Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren proiektua aurkeztuko du bihar asteazkena, prentsaren aurrean. Ikasleen Jazz Orkestra berria Euskadiko Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleek osatu dute.
Sailburuarekin batera aurkezpenean partaide izango dira Angel Ugarteburu, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren koordinatzailea, eta Euskadiko Nazioarteko hiru Jazz Jaialdien zuzendariak: Iñaki Saitua, Getxoko jaialdiaren zuzendaria; Miguel Martin, Donostiako Jazzaldikoa; eta Alberto Ibarrondo, Gasteizko jaialdiaren zuzendaria.
EGUNA: otsailak 11, asteazkena
ORDUA: 11:30etan
LEKUA: Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Lakuan – Vitoria-Gasteiz
Prentsa aretoa (Donostia kalea, 1)