Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Lezetxikiko humeroaren datazioa. Prentsaurrekoa

2014.eko abenduak 10, 11:00 2014.eko abenduak 10, 11:30 Lezetxikiko humeroaren datazioa. Prentsaurrekoa
2014-12-10 11:00 - 11:30
Centro Goaz, Donostia, Zarategi, 84-88
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi
Beste gonbidatu batzuk: Jesus Altuna, Concepción de la Rúa

LEZETXIKIKO HUMEROA, EUSKADIN AURKITU DEN GIZA HEZURRIK ZAHARRENA

Arrasateko Lezetxiki haitzuloan Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak aurkitu zuten humeroa da Euskadin orain arte aurkitu den giza hezurrik zaharrena. Hala argitu du pieza horri berriki egin zaion datazio-probak. Hori dela eta, prentsaurrekorako deia egiten zaie hedabideei. Bertan, hezur hori zaintzeaz eta ikertzeaz ardurazten diren ikertzaileek datu berriak ezagutaraziko dituzte. Aurkezpenean partaide izango dira:

  • Joxean Muñoz: Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea
  • Jesus Altuna: paleoantropologoa, Lezetxikiko indusketan zuzendarikide, eta ikerketako zuzendari zientifikoa
  • Concepción de la Rúa: UPV/EHUko Antropologia katedraduna

       

     EGUNA:       abenduak 10, asteazkena

      ORDUA:       11:00etan

       LEKUA:        Goaz Zentroa (Gipuzkoako Ondasun Arkeologikoa eta Paleontologikoa

                                                                      Zaindu eta Ikertzeko Zentroa)

                                  Zarategi Pasealekua, 84-88   Intxaurrondo. Donostia

                                    (Extremadurako Etxetik hurbil)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jesus Altuna, Concepción de la Rúa