
Ekodiseinu industrialeko 300 enpresa eta profesional lider bilduko dira Bilbon, Basque Ecodesign Meeting dela eta
2014.eko azaroak 17, 09:00 2014.eko azaroak 17, 11:00 Ekodiseinu industrialeko 300 enpresa eta profesional lider bilduko dira Bilbon, Basque Ecodesign Meeting dela etaProduktuen ingurumen-diseinuaren bidezko fabrikazio berdeko joera berriak, ingurumen-aztarna edo marketin berdea hizpide izango dituzten diseinu industrialeko Espainia osoko eta Europako 80 bat hizlari eta 300dik gora parte-hartzaile bilduko dira datorren astelehenean, hilak 17, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den BEM2014, Basque Ecodesign Meeting-en.
Josean Galera, Ingurumen sailburordeak inaugurutako duen Basque Ecodesign Meeting-ek laugarren edizioa izango du aurtengoa, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak eta Basque Ecodesign Center-ek antolatutakoa. Bertan izango da Europako Batzordearen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren ingurumen-aztarnari buruzko proiektuburu Michele Galatola.