Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Uda Ikastaroak

2010.eko uztailak 05, 09:15 2010.eko uztailak 05, 10:00 Uda Ikastaroak
2010.eko uztailak 05 09:15 - 10:00
Palacio Miramar, Donostia
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari

Patxi López lehendakariak  inauguratuko du: ¿Quién hace la historia?. El Liderazgo en la política del siglo XX kurtsoa, Jose Antonio Aguirre lehenengo lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta, Uda Ikastaroen barruan antolatu den ikastaroa.

Ekitaldian parte hartuko dute, lehendakariaz gain, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidenteak eta  Ludger Mees eta Xosé-Manoel Núñez irakasleak.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari