Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Euskal Herritar Unibertsala Saria

2010.eko uztailak 01, 18:00 2010.eko uztailak 01, 19:00 Euskal Herritar Unibertsala Saria
2010.eko uztailak 01 18:00 - 19:00
Lehendakaritza, Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari y Presidente de Caja Laboral

Mikel Urmenetak eta Javier Agirresaroberen emazteak Euskal Herritar Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dute Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik. Argazki-zuzendaria ez da sari banaketan izango, Euskaditik kanpo baitago lan kontuak direla-eta.

 Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Lehendakaritzako atarian. Hasteko, saritutakoei buruzko bideo bat emango da eta Euskadiko Kutxaren presidenteak hitz egingo du. Euskadiko Kutxak Eusko Jaurlaritzarekin batera ematen du sari hori.

 Saria Kukuxumusuren sortzaile eta zuzendariari, Mikel Urmenetari, eman ondoren, Javier Agirresaroberen bideo bat ikusteko aukera izango da.  

 Ekitaldia amaitzeko, Patxi Lopez lehendakariak hitz egingo du (19:00etan g.g.b.)

 

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari y Presidente de Caja Laboral