Ekitaldiak Lehendakaritza

Eduardo Puellesen Omenaldia

2010.eko ekainak 19, 19:00 2010.eko ekainak 19, 20:00 Eduardo Puellesen Omenaldia
2010-06-19 19:00 - 20:00
Parking de Arrigorriaga, Arrigorriaga, Barrio Santa Isabel, 70
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari

Patxi Lopez lehendakaria Eduardo Puellesen familiak antolatu duen omenaldian izango da bihar,  beteko baita lehenengo urteurrena ETAk Polizia Nazionaleko inspektorea hil zuela.

Ekitaldia 19:15ean hasiko da polizia hil zuten aparkalekuan, Arrigorriagako Santa Isabel auzoan, familiaren etxetik hurbil. Horren aurretik, 19:00etan, familiaren etxetik abiatuko dira agintariak eta senideak, Puelles familia taldearen buru dela.

Lehendabizi, lore eskaintza egingo du lehendakariak; ondoren, Gabriel Rodrigo Izquierdok ekitaldi horretarako sortu duen poema bat interpretatuko du Saturnino Garcia aktoreak.

 Gero, López lehendakariak eta Puelles familiako zenbait kidek hitz egingo dute, eta ekitaldia amaitzeko, ETAren terrorismoaren biktima guztiak gogoan hartu eta omentzeko bideo bat proiektatuko da.

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari