Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Prentsaurrekoa: Unibasq eskubide osoko kide izango da ENQAn, Goi Mailako Hezkuntzan Kalitatea Bermatzeko Europako Elkartean

2014.eko irailak 22, 10:00 2014.eko irailak 22, 10:30 Prentsaurrekoa: Unibasq eskubide osoko kide izango da ENQAn, Goi Mailako Hezkuntzan Kalitatea Bermatzeko Europako Elkartean
2014.eko irailak 22 10:00 - 10:30
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13 (salón de actos), Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Itziar Alkorta Idiaquez
Beste gonbidatu batzuk: Juan Andrés Legarreta, director de Inibasq
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

PRENTSAURREKO DEIALDIA

 

UNIBASQ ESKUBIDE OSOKO KIDE IZANGO DA ENQA-n, GOI MAILAKO HEZKUNTZAN KALITATEA BERMATZEKO EUROPAKO ELKARTEAN

Aitorpen honen ondoren, Unibasq  –Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia- izango da euskal unibertsitateen titulazioak ebaluatuko eta baimenduko dituen agentzia bakarra. Orain arte, Espainiako ebaluazio agentziaren onarpena behar zuen.

Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Unibasq-ren zuzendari Juan Andres Legarretarekin batera, berriki Unibasq-ek izan duen izendapen honen berri emango du, alegia, Goi Mailako Hezkuntzan Kalitatea bermatzeko Europako Elkartean (ENQA-n) eskubide osoko kide izateko aitorpena.

Unibasq-ek aurrerantzean, Europako gainerako kidekin batera baldintza berberetan hartuko du parte unibertsitate-kalitatearen estandarrak eta zuzentarauak ezartzeko orduan. Gainera, legezko ahalmena izango du Euskadin emandako titulu ofizialak egiaztatzeko eta aldatzeko, Euskadiren bereizgarritasunak aintzat hartuta.

Aitorpen honek, beraz, esan nahi du euskal unibertsitateen titulazio berriek ez dutela Euskaditik kanpoko erakundeetan egiaztatuak izan beharko.

 

                 EGUNA:         irailak 22, astelehena

                ORDUA:            10:00etan

                 LEKUA:          Donostia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Andia 13.

 

 

Vitoria-Gasteiz,  2014ko irailaren 19an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Andrés Legarreta, director de Inibasq