Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Patxi López lehendakariak inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languaje

2010.eko ekainak 07, 10:30 2010.eko ekainak 07, 12:00 Patxi López lehendakariak inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languaje
2010.eko ekainak 07 10:30 - 12:00
Parque Tecnológico de Miramón, Donostia-San Sebastián, Paseo de Miketelegi
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari

Patxi López lehendakariak astelehenean, hilak 7, inauguratuko du Basque Center on Cognition, Brain and Languaje (BCBL)ren eraikina. Lehendakariarekin batera izango dira Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Guillermo Ulacia Innobasqueko zuzendari nagusia eta Iñaki Goirizelaia UPV-EHUko errektorea.

BCBLa Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan oinarrizko ikerketarako zentro aurreratu bat da. Lengoaiaren jabetzea, prozesatzea, irudikatzea eta horren eraginez sortutako arazoetatik datozen mekanismo neuropsikologikoak argitu nahi dituena.

Zentroa Miramongo Teknologia Parkean dago, Donostia-San Sebastiánen (Miketelegi pasealekua). Ekitaldia zentroa bisitatuz hasiko da, ondoren alboan jarri duten karpara pasatu eta bertan aurkezpenak eta hitzaldiak izango dira.

 

  

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari