Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Pirinioetako Lan Erkidegoak (PLE/CTP) 'Pirinioetako Saria'-ren deialdia egin du (2010. urtekoa)

2010.eko maiatzak 27, 00:00 2010.eko abenduak 31, 00:00 Pirinioetako Lan Erkidegoak (PLE/CTP) 'Pirinioetako Saria'-ren deialdia egin du (2010. urtekoa)
2010.eko maiatzak 27 - 2010.eko abenduak 31

Pirinioetako Lan Erkidegoak 'Pirinietako Saria'-ren 2. deialdia kaleratu du (2010ekoa).

Pirinioetako Lan Erkidegoa (CTP) mugaz gaindiko elkarte bat da. Elkarteko kideak hauek dira: Frantziako 3 eskualde (Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon), Espainiako 4 autonomia erkidego (Aragoi, Euskadi, Katalunia eta Nafarroa) eta Andorrako Printzerria. CTP-ren helburua Pirinietako garapena bultzatzea da; aldi berean, bere erronkak modu egokian hartu eta bere aberastasuna mantentzea bermatzen du.

Sariak bi atal ditu:

- "Eragile dinamikoak"

Helburua: Eragilerik dinamikoenak omentzea; Pirinioetako -eta, orokorrean, Pirinioetako Lan Erkidegoa osatzen duten lurraldeetako- garapenean, onarpenean eta balioa ematean benetako eragina dutenen jarduera, konpromiso eta sormen-lana dela eta.

Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2010eko ekainaren 30a

- "Gazteak"

Helburua: Gazteriaren aldeko mugaz haraindiko lankidetzaren arloko proiektu bat ezartzea; edozein kasutan, proiektu hori PLE/CTPren lurraldeko bigarren hezkuntzako edo lanbide-heziketako zentru batek zuzendu behar du.

Eskabideak aurkezteko azken eguna: 2010eko abenduaren 31

 

* 2010eko Pirinioetako Sariaren erregelamendua eta hautagaitza-formularioa