Bisita Lantziegoko auzolandegira
2014.eko uztailak 23, 09:45 2014.eko uztailak 23, 10:15 Bisita Lantziegoko auzolandegiraCristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, “Auzolandegiak” programaren barne, Lantziegon antolatu den auzolandegia bisitatuko du.
Parte hartzen duten gazteak, bi txandatan antolatuta, 14 lehenengoan eta 18 bigarrenean, indusketa lanetan ari dira antzinako “Pieza Redonda” herrixkan. Toki horretan, Azken Brontze Aroan eta Burdin Aroan (K.a. 1200-500) datatutako zeramika aztarnak aurkitu izan dira.
Auzolandegi honetan, Euskaditik ez ezik, Frantzia, Mexiko, Taiwan, Turkia, Hego Korea, Alemania, Italia eta Txekiar Errepublikatik etorritako gazteak ere ari dira lanean.
LEKUA: Lantziegoko udaletxean. Hedabideak, antolatzaileek jarritako autobus batean hurbilduko dira indusketa tokira.
Bertaratuko diren medioak kalkulatu ahal izateko, aldez aurretik konfirmatzea eskatzen da. 688.670.711 o 688.670.773