Ekitaldiak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Toki-Erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen duen aginduaren aurkezpenaren ekitaldia

2014.eko uztailak 11, 12:00 2014.eko uztailak 11, 13:30 Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Toki-Erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen duen aginduaren aurkezpenaren ekitaldia
2014.eko uztailak 11 12:00 - 13:30
Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: José Antonio Galera Carrillo, Amaia Barredo Martín, Javier Agirre Orcajo, Alejandra Iturrioz Unzueta

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen duen,  2014ko uztailaren 11ko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren, Aginduaren aurkezpena.

Informazio saio hau udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzenduta dago. Horren helburua garapen jasangarria sustatzen duten ekintzek jaso dezaketen  diru laguntzak ezagutzera ematea da.

Honekin batera, aurtengo deialdia eta aurreko deialdien arteko  aldaketak, deialdian parte hartzeko baldintzak,  ekintzek lortu beharreko xedeak , diru laguntzen zenbatekoa eta esleipen irizpideak azalduko dira.

Programa

  • 12:00

Hasiera.

Josean Galera – Ingurumeneko sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

  • 12:15

Tokiko erakundeentzako 2014ko diru-laguntzen aginduaren aurkezpena. Deialdi honetan ezarritako aldaketak eta irizpide orokorrak. Lurzoru kutsatuak, Atmosfera, Biodibertsitate eta Eskolako 21 Agendaren lerroetako laguntzak lortzeko baldintzen, proiektuen helburuen, esleipen irizpideen eta diru-laguntzen zenbatekoaren aurkezpena

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria..

  • 13.15

Galde-eskeak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)