Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren 2014ko diru-laguntzen deialdiak aurkeztea
2014.eko ekainak 18, 10:30 2014.eko ekainak 18, 11:00 Hizkuntza politikarako sailburuordetzaren 2014ko diru-laguntzen deialdiak aurkezteaHIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN 2014KO DIRU LAGUNTZEN AURKEZPENA
Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Olatz Garamendik, Adminitrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak, Hizkuntza Politikarako Sailburordetzaren 2014ko diru laguntzen aurkezpena burutuko dute bihar Donostian. Ekitaldira hurbilduko dira ere: Jokin Azkue, Euskara Sustatzeko zuzendaria, Joseba Erkizia, HABEko zuzendaria eta Jorge Gimenez, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
Aurkeztuko diren diru laguntzen deialdiak honako hauek dira:
- IKT deialdia
- Euskalgintza deialdia
- Euskal hedabideei zuzendutako diru laguntzen deialdia
- Nagusiki gaztelaniaz diren hedabide idatzien edizio digitaletan euskararen presentzia areagotzeko diru laguntzen deialdia (berria aurten)
- LanHitz deialdia
- EBPN/ESEP deialdia
- Udal euskaltegiei zuzendutako diru laguntzen deialdia
- Euskaltegi pribatu homologatuei zuzendutako diru laguntzen deialdia
- Euskal Etxeetan euskara irakasteko jardueretarako diru laguntzen deialdia
- Euskaltegietako ikasleentzako zuzeneko diru laguntzen deialdia
Honetaz guztiaz gain, lankidetza hitzarmenetan jasotako diru laguntzak ere aurkeztuko dira. Guztira, deialdiak eta lankidetza hitzarmenetan jasotako diru laguntza kontutan hartuta, 43.358.630 euro izango dira
NOIZ: 2014 ekainaren 18an
ORDUA: 10:30tan
NON: Donostian, Andia kaleko 13. zenbakian
Gasteizen, 2014ko ekainaren 17an