Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Poziktibity proiektuaren aurkezpena

2014.eko maiatzak 26, 11:00 2014.eko maiatzak 26, 11:30 Poziktibity proiektuaren aurkezpena
2014-05-26 11:00 - 11:30
Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), Bilbao, Avda. Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro, Maite Iturbe Mendialdua, Jorge Giménez Bech, Jokin Azkue Arrastoa, Joseba Erkizia Itoitz
Beste gonbidatu batzuk: Imanol Agirretxe, futbolaria; Aritz Aduriz, futbolaria
lege-oharra

POZIKTIBITY EKIMENAREN AURKEZPENA BILBOKO BIZKAIA ARETOAN

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak Poziktibity proiektua aurkeztuko dute datorren astelehenean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldi honetan EITB-ko zuzendari Maite Iturbek eta Imanol Agirretxe eta Aritz Aduriz futbol jokalariek ere parte hartuko dute.

Aurkezpena ekitaldi dinamiko batean burutuko da, publikoaren parte hartze eta guzti. Gainera, aipaturiko bi kirolariek ere hitza hartuko dute, proiektuan zergatik parte hartu duten azaltzeko.

Poziktibity euskararen erabilera bultzatzea helburu duen proiektu bat da. Baina ez hori bakarrik. Poziktibity jarrera bat ere bada. Euskararekiko jarrera positibo bat. ‘Pozik’ eta ‘Activity’ hitzak uztartuta sortu da proiektu honen izena.

            Noiz:     maiatzak 26, astelehena

 

            Ordua:   11:00etan

 

            Non:       Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). Abandoibarra, 3. Bilbo

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Agirretxe, futbolaria; Aritz Aduriz, futbolaria