Ekitaldiak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen birantolaketaren idoen aurlezpena

2014.eko maiatzak 08, 16:30 2014.eko maiatzak 08, 17:00 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen birantolaketaren idoen aurlezpena
2014-05-08 16:30 - 17:00
Spri / Sociedades públicas (salón de actos), Bilbao, Pza. Bizkaia
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Estíbaliz Hernáez Laviña, Leyre Bilbao Elguezabal
lege-oharra

 

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Berrantolaketa aurkeztea

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak bilera informatiboa egingo du komunikabideekin, ZTBESren berrantolaketa, azpisistema teknologikoari dagokiona, aztertu eta aurkezteko.

Xede horrekin berarekin bildu zen atzo sailburua Gobernu-kontseiluarekin. Hala, hilabeteak eman eta gero lanean, eta inplikatutako eragileekin lan horiek egiaztatu ondoren, sailburuak eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordetzako lantaldeak sarearen berrantolaketaren irizpideak eta helburuak azalduko dituzte.

Sailburuarekin batera arituko dira Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez eta Teknologia eta Estrategiako zuzendari Leire Bilbao.

Informazioa publikoa izango da, eta bilerak behar beste denbora iraungo du, aurreikusitakoa aski ez bada.

 

Eguna: Osteguna, 2014ko maiatzak 8

Ordua: 16:30ean (ordu beteko iraupena aurreikusi da)

Lekua: SPRIren bilera-aretoa (Urkixo zumarkalea 36, Bilbo)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)