Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

2014ko Hetel Saria ematea

2014.eko apirilak 07, 11:30 2014.eko apirilak 07, 12:45 2014ko Hetel Saria ematea
2014-04-07 11:30 - 12:45
Sala BBk, Bilbao, Gran Vía 19
Ekitaldiko kargudunak: Jon Arturo Uriarte Unzalu, Jorge Arévalo Turrillas

2014ko HETEL SARIA EMATEA

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, 2014ko Hetel saria emango diote Europako Lanbide Heziketaren EFVT elkarteari (European Forum of Vocational Education and Training).

Lanbide Heziketaren Hetel saria bi urterik behin ematen da, eta Lanbide Heziketarekin konpromisoa berretsi duten pertsonei, enpresei edo erakundeei egiten zaien ohorezko aitortza da.

Ekitaldian, Lanbide Heziketaren inguruko solasaldi laburrak izango dira. Solasaldi horietan partaide izango dira, besteak beste, Nuria Lopez de Gereñu (Confebask), Patxi Olabarria (ERKIDE) edo Alberto Garcia Erauzkin (Innobasque).

Hetel, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen elkartea da.

 

            EGUNA:   apirilak 7, astelehena

            ORDUA:   11:30etan

            LEKUA:    BBK aretoa. Kale Nagusia, 19-21  -  Bilbo

 

 

Gasteizen, 2014ko apirilaren 4an

Iruzkin bat
  • 2014-04-04

    Akats bat dago eta Jon Arturo Uriarte zuzendaria karguaren ordez Cristina Uriarte Sailburua izango litzateke bertaratua. Mila esker zuzentzearren.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)