Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

JON BILBAO KATEDRA BERRIAREN ETA INSTITUTUAREN BOST KATEDREN AURTENGO PROGRAMEN AURKEZPENA

2014.eko apirilak 01, 10:30 2014.eko apirilak 01, 11:00 JON BILBAO KATEDRA BERRIAREN ETA INSTITUTUAREN BOST KATEDREN AURTENGO PROGRAMEN AURKEZPENA
2014.eko apirilak 01 10:30 - 11:00
Instituto Vasco Etxepare, Donostia-San Sebastian, C/Prim, 7
Ekitaldiko kargudunak: Asier Vallejo Itsaso, Aizpea Goenaga Mendiola
Beste gonbidatu batzuk: Mari Jose Olaziregi, José Javier Pardo, José Antonio Rodríguez Ranz, Pedro J. Oiarzabal

PRENTSAURREKORAKO DEIALDIA

Aurkezpena:

 

Etxepare Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak

euskal diasporari buruzko Jon Bilbao Katedra berria sortu dute

 

Institutuak nazioartean dituen bost katedretan aurten burutuko

diren egitasmoak aurkeztuko ditu

 

Etxepare Euskal Institutuak New York, Chicago, Frankfurt eta Liverpool hirietako unibertsitateetako Euskara eta Euskal Kultura katedretan aurten burutuko diren egitasmoak iragarriko ditu apirilaren 1ean prentsaren aurrean.

Gainera, Institutuak 2014ko apirilean bertan Nevada-Renoko Unibertsitatean zabalduko duen bosgarren katedra aurkeztuko du: Jon Bilbao Katedra, euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta ezagutza nazioartean sustatzea xede izango duena. Pedro J. Oiarzabal doktore eta ikerlaria arduratuko da lehen egitasmoaz. Etxepare Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, North American Basque Organizations (NABO) erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak sustatu dute katedraren lehen proiektu hau.

 

Prentsaurrekoan hitza hartuko dutenak:

 

  • Mari Jose Olaziregi

      Etxepare Euskal InstitutukoEuskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria

 

  • Asier Vallejo  

       Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den EuskalKomunitatearentzako zuzendaria

 

  • José Javier Pardo                                                                                                                             Deustuko Unibertsitateko Irakasleentzako eta Izaera eta Misioko errektoreordea

 

  • José Antonio Rodríguez Ranz  

Deustuko Unibertsiateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa

 

  • Pedro J. Oiarzabal

      Deustuko Unibertsitateko ikerlaria

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mari Jose Olaziregi, José Javier Pardo, José Antonio Rodríguez Ranz, Pedro J. Oiarzabal