Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Giza Eskubideen defendatzaileen babeserako Jaurlaritzaren Programaren baitan Kolonbian dagoen euskal ordezkaritzaren prentsaurrekoa

2014.eko otsailak 03, 13:00 2014.eko otsailak 03, 13:30 Giza Eskubideen defendatzaileen babeserako Jaurlaritzaren Programaren baitan Kolonbian dagoen euskal ordezkaritzaren prentsaurrekoa
2014.eko otsailak 03 13:00 - 13:30
Sede del Gobierno Vasco en Colombia, Bogotá, Sede del Gobierno Vasco en Colombia
Ekitaldiko kargudunak: Monika Hernando Porres

Monika Hernando eta euskal ordezkaritza bat Kolonbian aurkitzen dira egun hauetan Giza Eskubideei Defendatzaileak Aldi batez Babesteko Eusko Jaurlaritzaren Programaren baitan. Ordezkaritza honek prentsaurreko bat emango du astelehenean, hilaren 3an, Kolonbiako gizarte erakundeekin eta instituzioekin izan dituzten bileren balorazioa emateko.

 

Prentsaurrekoa, otsailaren 3an, eguerdiko 12:30ean izango da Eusko Jaurlaritzaren Kolonbiako egoitzan. Macrofinanciera eraikuntza. Carrera, 7, 73-77 zb., 1001 bulegoa, Bogota (19:00etan Euskadin).

 

Euskal ordezkaritzak, Justicia y Paz elkarte kolonbiarrak lagunduta, Kolonbiako Cauca eta Bogotá departamentuak bisitatu ditu, bertatik bertara ezagutzeko jazarpena edo mehatxuak jasateagatik  Euskadin babesa eskatu zuten pertsonak zein egoeratan dauden sorterrira itzuli ondoren. Pertsona horiek Euskadin babesa lortu zuten aipatutako Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi batez Babesteko Eusko Jaurlaritzaren Programari esker.

 

Euskal ordezkaritza honako erakundeetako kideek osatzen dute:

 

EUSKO JAURLARITZA

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako teknikariak

 

EUSKO LEGEBILTZARREKO GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEko kideak

 

KOLEKTIBA COLOMBIA

CEAR-Euskadi

Paz con Dignidad

 

HAUTAKETA BATZORDEA

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa

HEGOA

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)