Ekitaldiak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

2013.eko abenduak 02, 09:30 2013.eko abenduak 02, 13:00 EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
2013.eko abenduak 02 09:30 - 13:00
Bizkaia Aretoa, Avda. Abandoibarra,3 , Bilbao, .
Ekitaldiko kargudunak: Ana Oregi Bastarrika, José Antonio Galera Carrillo, Amaia Barredo Martín, Alejandra Iturrioz Unzueta
Beste gonbidatu batzuk: Iosu madariaga, Carmelo Garitaonaindia, Han Qunli, Dolors Armenteras, Miren Onaindia, Iasone Unzueta

AURKEZPEN-EKITALDIA

EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Astelehena, 2013 abenduak 2
Baroja Auditoriuma (Bizkaia Aretoa, Avda. Abandoibarra,3 -Bilbo- )
9:15- 9:30.- Gonbidatuak heltzea

9:30- 10:00.- Ekitaldiaren Aurkezpena Ana Oregi, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Eusko Jaurlaritza Iosu Madariaga, Ingurumen Diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia

Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko Errektoreordea, UPV/EHU

10:00- 10:45.- Millennium Ecosystem Assessments. The Conceptual Framework of Ecosystems Services* Han Qunli, Ekologia eta Lur Zientzietako zuzendaria, MaB UNESCO

10:45-11:15.- Kafea hartzeko atsedena (Laboa Gela) Proiektuari buruzko posterren erakusketa

11:15-12:00.- Servicios de los ecosistemas y planificación del territorio (caso de aplicación en Colombia) Dolors Armenteras, Sub-Global Assessement (SGA) aholku-batzordeko kidea

12:00-12:45.- La Evaluación de los Servicios de los Ecosistemas en la CAPV Miren Onaindia, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra, UPV/EHU

12:45-13:30.- Mahai-ingurua eta galderak

Moderatzailea: Jasone Unzueta, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra, UPV/EHU *Ingelesetik gaztelerara aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.

 

 

 

AURKEZPEN-EKITALDIA

EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Abenduaren 2an, astelehena, 09:30etik 14:00etara bitartean, Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoan proiektua aurkeztuko da Bizkaia Aretoan (Bilbo). Ikerketa-proiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak babesten du. Haren xedea, arduradun publikoei eta pribatuei informazioa eta beharrezko tresnak ematea da, jakin dezaten zer balio duten ekosistemek, zer zerbitzu gizarteari ematen dizkioten eta arduradunon erabakiek zer-nolako eragina dute haietan. Gizakiak ekosistemetan duten eragina ahalik gehiena gutxitzeko edo guztiz saihesteko lehentasunezko jardunak identifikatu nahi dira, eta ere bai, lurraldearen kontserbazioan eta erabilera iraunkorranean eragin ona duten politikak eta jardunak nabarmendu du. Jardunaldian, honako hauek izango dira partehartzaile: Han Qunli jauna, UNESCOko Ekologia eta Lur Zientzietako zuzendaria; Dolors Armenteras andrea, SGAko aholku-batzordeko kidea; eta Miren Onaindia, proiektuko ikertzaile nagusia. Bertan egongo diren agintarien artean, hauek azpimarra daitezke: Ana Oregi andrea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua; Iosu Madariaga jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen diputatua; eta Carmelo Garitaonandia jauna, Bizkaiko campuseko errektoreordea. Jardunaldia osorik grabatuko da, eta zuzenean emango da webgunean: http://ehutb.ehu.es/canal1 Informazio gehiago: Jasone Unzueta Tfnoa.: 94 601 32 49 iraunkortasun.katedra@ehu.es

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iosu madariaga, Carmelo Garitaonaindia, Han Qunli, Dolors Armenteras, Miren Onaindia, Iasone Unzueta