Ekitaldiak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ana Oregik Baiona´ko portua bisitatuko du

2013.eko ekainak 12, 11:00 2013.eko ekainak 12, 12:00 Ana Oregik Baiona´ko portua bisitatuko du
2013-06-12 11:00 - 12:00
Muelle Edmond Foy del Puerto de Baiona , Baiona, Baiona, Francia
Ekitaldiko kargudunak: Ana Oregi Bastarrika, Antonio Aiz Salazar, Imanol Leza Olaizola

Baionako Merkataritza Ganberak eta Akitania Eskualdeko Kontseiluak gonbidaturik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Baionako portuko instalazioak bisitatzen izango da asteazken honetan, ekainak 12. Oregi interesaturik dago Baionako portuko kudeaketa-ereduarekin, bertan egin dituzten azpiegiturekin eta Lapurdiko hiriburuko portuko negozio-planarekin.

Oregirekin batera izango dira bileran Jaurlaritzako Garraioetako sailburu Antonio Aiz eta Garraio Plangintzako zuzendari Imanol Leza. Akitania Eskualdeko Kontseilutik Akitaniako Azpiegituretako sailburu Bernard Uthurry, Mathieu Berge, Euroeskualdeko zuzendari Marc Moulin, Duranton eta Agostini. Baionako Merkataritza Ganberatik, berriz, André Garreta presidentea eta Bernard Darretche zuzendari nagusia izango dira; bileran izango dira, halaber, Georges Strullu Baionako portuko zuzendaria, Olga Irastorza, Christelle Rodet, Florent Inchausti, Joxan Madinabeitia eta Olivier Hautin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)