Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntza alorreko eragileekin bilera, LOMCE aztertzeko

2013.eko maiatzak 29, 15:30 2013.eko maiatzak 29, 17:00 Hezkuntza alorreko eragileekin bilera, LOMCE aztertzeko
2013.eko maiatzak 29 15:30 - 17:00
Sede del Gobierno Vasco, Lakua II (sala 6), Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo
lege-oharra

 

EUSKO JAURLARITZAK HEZKUNTZAKO ERAGILEAK BILERARA DEITU DITU, LOMCE AZTERTZEKO

 

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Hezkuntza arloko eragileak deitu ditu bilerara biharko. Bileraren xedea, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren Proiektuaren (LOMCE) edukiaz  hausnarketa egin eta aztertzea da.

 

Bileran, lege-proiektu horretaz sailak egiten duen diagnosia partekatuko da, eragileen iritzi eta erreakzioak jasoko dira, eta etorkizuneko egoera aztertuko da.

 

 

Bilerara deitutako taldeak:

 

 

Euskadiko Eskola Kontseilua

Lanbide Heziketako Kontseilua

Ikastolen Elkartea

EIB

Kristau Eskolak

IZEA

Ikasgiltza

BIHE

EHIGE

Sarean

Ikaslan

Hetel

UFEPA

 

 

 

            EGUNA:    maiatzak 29, asteazkena

 

            ORDUA:    15:30etan (Grafikoentzat soilik. Bilera hasi aurretiko unea grabatu

                               ahal izango da)

 

            LEKUA:     Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Lakua II eraikina (6. aretoa) Gasteiz.

                                

 

 

Bilera amaitzean Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak hedabideentzat adierazpenak egingo ditu.

 

 

 

 

 

Gasteizen, 2013ko maiatzaren 28an

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)