Ekitaldiak Eusko Jaurlaritza X. leg

Kontrolerako osoko bilkura

2013.eko maiatzak 24, 09:30 2013.eko maiatzak 24, 14:00 Kontrolerako osoko bilkura
2013-05-24 09:30 - 14:00
Parlamento Vasco, Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Cristina Uriarte Toledo, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Jon Darpón Sierra, Ana Oregi Bastarrika, Arantxa Tapia Otaegi, Juan María Aburto Rike
lege-oharra

Gai-zerrenda:
1. Galdera, Jone Berriozabal Bóveda Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko lege organikoaren proiektuari buruz. (10\10\05\01\0116)
2. Galdera, Laura Mintegi Lakarra EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EAEko 2013rako defizitari buruz. (10\10\05\01\0117)
3. Galdera, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ondarroan pertsona bat atxilotu aurretik Segurtasuneko sailburuaren eta EH Bilduko bozeramailearen artean izandako telefono-elkarrizketari buruz. (10\10\05\01\0104)
4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, krisi ekonomikoak Euskadin izandako eraginari buruz. (10\10\05\01\0115)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Urtza Alkortaren atxiloketan izandako gertakariei buruz. (10\10\05\01\0108)
6. Interpelazioa, Pello Urizar Karetxe EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrerantzean EAEko egutegian urriaren 25a jaieguna ez izateari buruz. (10\10\04\01\0034)
7. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2013. urtearen lehen lau hiletan izandako bilketa eskasaren aurrean Eusko Jaurlaritzak hartzeko asmoa duen erabakiei buruz. (10\10\04\01\0065)
8. Interpelazioa, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Nuclenorrek Santa María de Garoñako zentral nuklearreko jarduerarekin jarraitzeko egindako eskaeraren gainean. (10\10\04\01\0066)
9. Galdera, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bermeoko gune historikoan sutearen ondorioz kaltetutako zonaldea hondamendi-gune izendatzeari buruz. (10\10\05\01\0111)
10. Galdera, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Justiziak ETA talde terroristako kide izateagatik kondenatutako presoak izendatzeko "preso politiko" esamoldea erabiltzeari buruz. (10\10\05\01\0112)
11. Interpelazioa, Vicente Reyes Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari eusteari eta enpresen I+G+b-ri buruz. (10\10\04\01\0067)
12. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, EAEko nekazaritza- eta elikadura-alorrerako finantziazio-neurri espezifikoei buruz. (10\10\05\01\0088)
13. Galdera, Igor López de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, "Hiriko" proiektuari buruz. (10\10\05\01\0106)
14. Galdera, Eva Blanco de Angulo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Jaurlaritzak 2012ko urriaren 15ean onarturiko aginduari buruz (10\10\05\01\0109)
15. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Guggenheim Bilbao museoaren ibilbidea aztertzeko eta ebaluatzeko lantaldearen txosteneko gomendioei buruz. (10\10\04\01\0015)
16. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak planteatu eta Aurrekontuen proiektuan jasotzen den subentzio-politikari buruz. (10\10\04\01\0050)
17. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, EITBk Urtza Alkortaren atxiloketan egindako informazio-emanaldiari buruz. (10\10\05\01\0107)
18. Galdera, Idoia Mendia Cueva Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunari buruz. (10\10\05\01\0113)
19. Interpelazioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, tratu txarren biktima diren emakumeak babesteari buruz. (10\10\04\01\0043)
20. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzak Ondarroan ETAren laguntzailearen atxiloketan izandako jokabideari buruz. (10\10\05\01\0105)
21. Galdera, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Segurtasunaren eta Larrialdien Kudeaketa Graduaren jarraipenari buruz. (10\10\05\01\0114)
22. Interpelazioa, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Basurtuko ospitalean izandako itxieraren inguruan. (10\10\04\01\0062)
23. Galdera, Francisco de Borja Semper Pascual Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Euskadiko abiadura handiko trenaren obren amaierari buruz. (10\10\05\01\0021)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)