Ekitaldiak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea

2013.eko maiatzak 15, 16:00 2013.eko maiatzak 15, 18:30 Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea
2013-05-15 16:00 - 18:30
Parlamento Vasco, Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Ana Oregi Bastarrika
lege-oharra

Oiolako urtegiko ura Barakaldoko herriaren hornidurarako erabiltzeari buruzko legez besteko proposamenari dagokionez, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak eta Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako erdibideko zuzenketaren botazioa, Erregelamenduaren 47.2 eta 92.1 artikuluek adierazitakoari jarraituz, eta, hala badagokio, Euskal Sozialistak eta EH Bildu legebiltzar-taldeek aurkeztutako zuzenketen botazioa. (10\11\02\01\0115)
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren agerraldia, Daniel Maeztu Perez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, azalpenak eman ditzan Petronor enpresak ingurumen baimen integratuan jasotako baldintzen betetze mailaren inguruan, 2012 urtean egondako hainbat isurpenen inguruan eta jarduera horren egoera legalaren inguruan. (10\10\06\03\0068)
Eusko Legebiltzarrak Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarrerako egin beharreko izendapenak. (10\11\07\20\0001)
Lege-proposamena, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea aldatzeko. Aurkeztutako zuzenketak aztertzeko lantalde bat eratzea eta, hala badagokio, kideak izendatzea. (10\09\02\03\0001)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)