Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lanbide Heziketan euskarazko irakaskuntza garatzeko lanabes berria

2013.eko martxoak 15, 11:30 2013.eko martxoak 15, 12:00 Lanbide Heziketan euskarazko irakaskuntza garatzeko lanabes berria
2013.eko martxoak 15 11:30 - 12:00
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13 (salón de actos), Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro, Jorge Arévalo Turrillas
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Jakinbai.eu, Lanbide Heziketako euskarazko ikasmateriala partekatzeko web 2.0 berria da

Lanekik, Lanbide Heziketa sustatu eta hobetzeko elkarteak, www.jakinbai.eu webgune berritua aurkeztuko du bihar ostirala, martxoak 15, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan. Diseinu berria eta bilatzaile hobetua dakartza atariak, baina berrikuntzarik aipagarriena, Komunitatea izeneko atala da. Honi esker, Lanbide Heziketako irakasleek eurek euskaraz sortutako materiala webgunera igo eta parteka dezakete. Material hori, Lanbide Heziketako arlo profesional guztietakoa, edozein erabiltzaileren eskura dago, libre eta doan.

2001ean sortu zen Laneki, Lanbide Heziketa euskalduna sustatu eta hobetzeko. Euskarazko material didaktikorik ez zegoela jakitun, Lanbide Ekimena programa jarri zuten abian, LHko materiala euskaratu eta interneten erabiltzaileen esku jartzeko xedez. Hasieratik egin du elkarteak teknologia berrien aldeko apustua, eta aldi berri honetan erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea helburu duen erreminta aurkeztuko du.

Aurkezpenean parte hartuko dute, Laneki elkarteko kideekin batera:

Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)