Ekitaldiak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritza berria karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izango da Lehendakaria

2012.eko abenduak 17, 11:00 2012.eko abenduak 17, 11:30 Eusko Jaurlaritza berria karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izango da Lehendakaria
2012-12-17 11:00 - 11:30
Ajuria Enea, Vitoria-Gasteiz, Paseo Fray Frascisco
Ekitaldiko kargudunak: Ana Oregi Bastarrika, Cristina Uriarte Toledo, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Jon Darpón Sierra, Juan María Aburto Rike, Iñigo Urkullu Renteria, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida, Arantxa Tapia Otaegi, Josu Erkoreka Gervasio
lege-oharra

X. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritza osatuko duten sailburuak datorren astelehenean, hilaren 17an, izango den ekitaldi baten jabetuko dira euren karguez. Ekitaldi hori Ajuria Enea jauregian izango da, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.

Ekitaldi horretan Legebiltzarreko Mahaiko kideak izango dira eta goizeko 11:00etan hasiko da: Lehendakariak gobernuko kide berriak izendatzeko dekretuak irakurriko ditu eta kide bakoitzak karguaren zina egingo du.

Guztiek zina egin ondoren, Eusko Jaurlaritza berriaren argazki ofiziala egingo da Ajuria Enea jauregiaren aurrealdean.

Ohar garrantzitsua:

Azpiegitura arazoak direla eta, komunikabideek jauregiaren sotoko prentsa areto batean jarraitu ahal izango dute zina egiteko ekitaldia; areto horrek audio irteerak eta pantailak izango ditu.

Bestalde, ETB arduratuko da jauregiaren barruan zina egiteko ekitaldiaren irudiak eskaintzeaz telebistei. Eskariei erantzuteaz Nieves Osoro arduratuko da 94 6563312 telefonoan. Irudiak IREKIAn ere izango dira eskuragarri.

Bestelako irudiak (kide berriak iristen, argazkiak, etab.) telebista bakoitzak grabatzeko aukera izango du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)