Ekitaldiak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren iragana, oraina eta etorkizuna

2012.eko azaroak 05, 09:30 2012.eko azaroak 05, 11:30 Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren iragana, oraina eta etorkizuna
2012.eko azaroak 05 09:30 - 11:30
Hospital Universitario Donostia. Edificio Biodonostia, 3ª planta, 20014 Donostia-San Sebastián, Paseo Doctor Beguiristian s/n
Ekitaldiko kargudunak: Olga Isabel Rivera Hernáez
Beste gonbidatu batzuk: Julio Arrizabalaga
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko jarduneko sailburuorde eta Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren Fundazioko (CNIE) presidente Olga Rivera andreak, datorren astelehenean, komunikabideekin egingo duen lan-gosarian, zentro horren sorrerarekin lotutako mugarri nagusiak azalduko ditu, erakunde horren egungo unearen berri emango du eta bertatik ikertzaile-taldea osatzen eta zahartze zelularraren zergatikoak ikertzen aurrera egiteko gauzatzen ari diren ekintzak azalduko ditu. Olga Riverak Biodonostia Institutuko zuzendari Julio Arrizabalaga izango du lagun.

Giro lasai eta informalean, komunikabideek CNIE zentroari, Biodonostia Institutuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzari eta ikerketari buruz planteatu nahi dizkieten galdera guztiei erantzuten ahaleginduko dira.

Topaketa edo lan-gosaria astelehenean egingo da, azaroaren 5ean, Donostia Unibertsitate Ospitalean kokatutako Biodonostia eraikinaren hirugarren solairuan.

Gaia: kazetariekin egingo den lan-gosaria, Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango duena.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julio Arrizabalaga