Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

Pedrosak eta Zupiriak CyberLehia 2026ko finaleko ekitaldian parte hartuko dute

2026.eko martxoak 05, 09:00 2026.eko martxoak 05, 11:00 Pedrosak eta Zupiriak CyberLehia 2026ko finaleko ekitaldian parte hartuko dute
2026-03-05 09:00 - 11:00
Tabakalera, Donostia-San Sebastián, Plaza de las Cigarreras, 1
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, María Begoña Pedrosa Lobato

Zibersegurtasuneko III. Cyber Lehia lehiaketaren finala bihar, osteguna, martxoak 5, egingo da, goizez, Tabakaleran (Donostia/San Sebastián), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Cyberzaintzaren (Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia) laguntzarekin. Euskadiko Lanbide Heziketako 300 zentrotako ikasleek baino gehiagok hartuko dute parte.

Jardunaldia 9:30ean hasiko da, irekiera instituzionalarekin, eta bertan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak hartuko dute parte.

10:00etan, bost talde finalistek azken proba praktikoa hasiko dute, eraso eta defentsa dinamika batean oinarrituta. Lehiaketan zehar, talde bakoitzak bere azpiegitura digitala babestu beharko du, besteena urratzen saiatzen den bitartean, zibersegurtasunaren esparruko benetako eszenatokiak erreproduzitzen dituen ariketa batean. Jardunaldia 13:00etan amaituko da sari banaketarekin, hirugarren edizio honetako talde irabazlearen berri emanez.

Lehiaketaz gain, zibersegurtasunari eta adimen artifizialari buruzko hitzaldi espezializatuak emango dituzte sektoreko profesionalek, ikasleek segurtasun digitalaren arloko egungo eta etorkizuneko erronkei buruz gehiago jakin dezaten. Zibersegurtasunaren alorreko enpresak ere izango dira topaketan, eta informazio-standak izango dituzte beren jarduera aurkezteko, esperientziak trukatzeko eta ikasleekin harreman zuzena izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak