Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2015era arteko Plana aurkezteko ekitaldiaren buru izango da

2012.eko maiatzak 22, 18:30 2012.eko maiatzak 22, 20:00 Lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2015era arteko Plana aurkezteko ekitaldiaren buru izango da
2012.eko maiatzak 22 18:30 - 20:00
Palacio Euskalduna. Sala A-1, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Patxi López, Bernabé Unda, Rafael Bengoa Rentería, Gemma Zabaleta Areta, Pilar Unzalu
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Lehendakaria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2015era arteko Plana-ZTBP2015 aurkezteko ekitaldiaren buru izango da. Plan horren helburu nagusia da ekonomiaren hazkundea, enplegua eta Euskadiren ongizatea suspertzea.

Lehendakaritza buru duen plan horren arabera, BPGren %3ko guztizko inbertsiora iritsi nahi da hurrengo lau urteetan I+Gn -horretarako 9.000 miloi euro inguru ezarriko dira- eta Eusko Jaurlaritzaren jarduera planifikatu nahi du 2015era arte funtsezkoak direla iritzitako zenbait arlotan, gure gizarteak lortutako ongizate eta bizitza mailak bermatzeko eta maila horietan aurrera egiteko, zientzia, teknologia eta berrikuntzan oinarritutako hazkunde eredu berri bat sustatuta. Orain arte egindako ahaleginari esker, Euskadin I+Gn burututako inbertsioa BPGren %2ra iritsi da lehenbiziko aldiz.

Plana jardunaldi baten zehar aurkeztuko da "ZTBP 2015: Soluziobideen belaunaldi berria. Euskadi eredua" izenburupean. Jardunaldi hori Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da arratsaldeko 18:30ean eta bertan izango da, lehendakaria ez ezik, planean inplikatutako sektoreen eta eragileen ordezkaritza bat ere.

Horren aurretik, Berrikuntzaren Euskal Agentziak-Innobasquek toki horretan egingo duen urteroko batzarrean hartuko du parte lehendakariak eta agentzia horren ohorezko presidente izendatuko dute lehendakaria.

Aurreikuspen informatiboak:

18:15ean- Lehendakaria Innobasqueren Batzarrera iritsiko da eta ohorezko presidente izendatuko dute.

18:30ean- ZTBP-2015 aurkeztuko dute zenbait arduradunek -Innobasque eta Ikerbaske eta EHUkoek (zientziaren esparrua); IK4 eta Tecnaliakoek (teknologiaren esparrua); eta Confebask, MCC, Etorbizi eta OWL Genomics‑ekoek (gizarte eta enpresa esparrua)- eta Berrikuntza Eskolako kideek.

19:31n (gutxi gorabehera) Lehendakariak hitz egingo du.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)