Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ongizaterako eta berrikuntza sozio-sanitariorako Euskadi eredua eztabaidatuko du astelehenean

2012.eko maiatzak 21, 18:30 2012.eko maiatzak 21, 20:00 Lehendakariak ongizaterako eta berrikuntza sozio-sanitariorako Euskadi eredua eztabaidatuko du astelehenean
2012.eko maiatzak 21 18:30 - 20:00
Lehendakaritza.Atrio, Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Ekitaldiko kargudunak: Gemma Zabaleta Areta, Rafael Bengoa Rentería, Patxi López
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Patxi López lehendakariak astelehenean, hilak 21, ongizate eta berrikuntza sozio-sanitariorako Euskadi eredua aurkeztuko du. Ekitaldia parte hartzailea izango da eta gaiarekin zerikusia duten eragile eta talde sozial eta sanitarioen ordezkaritza zabala izango da bertan. Horrela, han izango dira hirugarren sektorea —gizarte-ekintzan aritzen dena, hain zuzen— osatzen duten GKErik garrantzitsuenak, gaixoen elkarteak, profesionalen elkargoak, osasungintzako taldekideak eta drogamenpekotasunaren aurka aritzen diren erakunde eta ekipoak, besteak beste.

Ekitaldia 18:30ean hasiko da Lehendakaritzako egoitzaren patioan eta lehendakariak gai hauetarako Euskadi Ereduaren berri emango du. Lehendakariaren hitzaldiaren ondoren, eztabaida hasiko da eta gonbidatuek galderak egin ahal izango dizkiete lehendakariari, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuari eta Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuari gai horiei buruz.

Halaber, herritarrek ere parte hartu ahal izango dute eztabaidan streaming bidez (https://www.irekia.euskadi.net/eu/events/10577) eta lehendakariari eta sailburuei galderak egin ahalko dizkiete Irekian eta Twitter-en.

Irekian galderak egiteko:

https://www.irekia.euskadi.net/es/news/10570

https://www.irekia.euskadi.net/eu/news/10570

Twitter-en galderak egiteko hastag-a erabili beharko da  #modeloEuskadi


(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)