Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak LH-Euskoskills lehiaketan domina lortu duten ikasleak hartuko ditu bihar

2012.eko ekainak 01, 11:30 2012.eko ekainak 01, 12:30 Lehendakariak LH-Euskoskills lehiaketan domina lortu duten ikasleak hartuko ditu bihar
2012.eko ekainak 01 11:30 - 12:30
Lehendakaritza, Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Ekitaldiko kargudunak: Patxi López
lege-oharra

Patxi López lehendakariak Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarekin batera hartuko ditu bihar ostirala, ekainaren 1a, aurten EuskoSkillsen domina lortu duten ikasleak. EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketarako zentroen arteko lehiaketa da eta Irunen egin da.

Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da Lehendakaritzako patioan eta bertan izango dira lehiaketa horietan tutoretza, lankidetza eta antolakuntza lanak egin dituzten pertsonak. Lehiaketa horietan maila desberdinetako lanbide hezkuntzarako euskal ikastetxe publiko eta kontzertatuek hartu dute parte. Lehendakariak bilera informal bat izango du taldearekin Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen lehiaketa horietan atera dituzten emaitzengatik zorionak emateko.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)