Ekitaldiak Kultura
Eu

2012 Euskadi ekimenak 'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdia aurkeztuko du

2012.eko maiatzak 03, 10:00 2012.eko maiatzak 03, 10:30 2012 Euskadi ekimenak 'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdia aurkeztuko du
2012.eko maiatzak 03 10:00 - 10:30
Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), Bilbao, Avda. Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Blanca Urgell Lázaro, Miguel Toral López
Beste gonbidatu batzuk: Consejera de Cultura
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzak '2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea' programaren garapena kudeatzeko eraturiko Fundación 2012 Fundazioak prentsaurrekoan aurkeztuko du ostegunean, maiatzaren 3an, 'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdia, Blas de Oteroren liburu enblematikoenetako bien izenburua bere egiten duen jaialdia. 2012 Euskadi ekimenak antolaturiko kultura-ekitaldi hori Donostian, Gasteizen eta Bilbon garatuko da ekainaren 7an, 8an, 9an eta 10ean, eta nazioarteko eta estatu osoko berrogeita hamarren bat poeta ospetsuk parte hartuko dute bertan, baita euskal munduaren ordezkaritza garrantzitsu batek ere, euskaraz zein gaztelaniaz. Era berean, hitza eta poesia herritarren artean zabaltzeko Euskadin antolatzen den Nazioarteko lehen Poesia Jaialdia dela ere nabarmendu behar da.

Aurkezpenean José Blanco euskal poeta eta musikariak parte hartuko du gonbidatu gisa, eta gitarra eta harmonika baten laguntzaz egingo duen ekitaldi laburraren bidez Jaialdiak ondoren zer garatuko duen erakutsiko digu.

Blanca Urgellek, Mikel Toralekin, Kepa Muruarekin eta Sabina de la Cruzekin batera, 2012 Euskadi ekimenaren zein 'Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra' Nazioarteko Poesia Jaialdiaren helburuak zehaztuko ditu, poesiaren hainbat izen ospetsu -hala nola Jack Hirschmann (Estatu Batuak), Cristina Peri Rossi (Uruguai), Rafael Cárdenas (Venezuela), Natalia Toledo (Mexiko), Werewere Liking (Kamerun), Manuel Rivas (Coruña) edo Bernardo Atxaga (Asteasu), besteak beste- ­bilduko dituen Jaialdiarenak. Gainera, Sabina de la Cruzek Blas de Otero bere senarra zenaren 'Eskatzen dut Bakea eta Hitza' poesia deklamatuko du, kultura-ekitaldi berezi honi izena ematen dion poesia bata, hain zuzen ere. Kepa Muruak, bestalde, egingo diren jarduerak zehaztuko ditu, hau da, poesia-errezitaldiak, ipuin-kontalariak, musika-emanaldiak, poesia bisualeko erakusketak, ekitaldi teatralizatuak, eta abar.

Eguna: maiatzaren 3a, osteguna

Ordua: 20:00ak.

Lekua: Bizkaia Aretoa. EHUko paraninfoa

Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura