
Joseba Zorrilla EENA konferentzian izango da Helsinkin
2025.eko apirilak 09, 00:00 2025.eko maiatzak 11, 00:00 Joseba Zorrilla EENA konferentzian izango da HelsinkinJoseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria Helsinkin egingo den 2025eko EENA Conference and Exhibition jardunaldian izango da apirilaren 9etik 11ra bitartean.
EENA (European Emergency Number Association/Larrialdietako Zenbakien Europako Elkartea) Konferentzia eta Erakusketa segurtasun publikoaren eta krisien kudeaketaren arloko larrialdietako zerbitzuetako profesionalei zuzenduta dago, eta bertan larrialdiei aurre egitearen esparruko jardunbide egokiak, berrikuntzak eta aurrerapenak trukatzen dira.