qrcode

Lehen lehendakariordeak Behobia – San Sebastian lasterketako 50/50/25 proiektuaren eta izen emate orokorraren irekiera prentsaurrekoan parte hartuko du

2025.eko maiatzak 05, 11:00 2025.eko maiatzak 05, 11:30 Lehen lehendakariordeak Behobia – San Sebastian lasterketako 50/50/25 proiektuaren eta izen emate orokorraren irekiera prentsaurrekoan parte hartuko du
2025-05-05 11:00 - 11:30
Ayuntamiento de Donostia-San Sebastian, Donostia-San Sebastian, Ijentea, 1
Ekitaldiko kargudunak: Ibone Bengoetxea Otaolea

Maiatzaren 7an zabalduko da 2025 urteko Behobia-San Sebastian lasterketako izen emate orokorra eta, honen harira, Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak, emakume eta gizonezko partaideen berdintasunaren alde duela 7 urte martxan jarri zen 50/50/25 proiektuari azken bultzada emateko deia egingo du eta, honekin batera, izen emate irekierari buruzko informazioa emango da.

Lehendakariordearekin batera parte hartuko dute prentsaurrekoan Eneko Goiak, Donostiako Alkateak; Iñigo Etxeberriak, Behobia – San Sebastian lasterketako koordinatzaileak; eta Susana Ruiz-ek, BIZIKI korrika taldeko koordinatzaileak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak