Sailak

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Zer egiten dugu

Eginkizun eta jarduketa-arlo hauek dagozkigu: Eusko Legebiltzarrarekiko eta arartekoarekiko harremanak, autonomia-garapeneko politika eta koordinazioa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, funtzio publikoa, Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa, Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko ereduaren diseinua, informazio-sistema eta telekomunikazio korporatiboak eta Eusko Jaurlaritzaren argitalpen-jarduera, eta gobernuaren jarduera legala, juridikoa eta administratiboa kudeatzearen ondorio diren askotariko eginkizunak.

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua - Agenda

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.