Sailak

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Zer egiten dugu

Honako funtzio eta jarduketa-arlo hauek dagozkigu: Euskadi jomuga seguru gisa sustatzea eta gure baliabideen kalitatearen, aniztasunaren eta aberastasunaren irudia sendotzea. Merkataritza sustatzea eta, horretarako, sektorearen profesionalizazioa, digitalizazioa eta modernizazioa bultzatzea eta sektorea kontsumo-ohitura berrietara egokitzea. Eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesean lan egitea eta, horretarako, enpresetan jardunbide egokiak bultzatzea, kontsumitzaileak kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzea eta etengabeko prestakuntza eta informazioa eskaintzea. Era horretan, bere eskubideak babesteko tresnak izango dituen gizarte helduago eta kontzientziatuago bat sustatuko dugu.

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa - Agenda

(*) Bertaratuei eta parte-hartzaileei jakinarazi zaie ekitaldia grabatu eta/edo argazkiak atera ahal izango direla, eta Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco-k dituen online kanal eta plataforma ofizialetan gorde, argitaratu eta zabaldu ahal izango direla. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, Irekia atariaren Pribatutasun politika adierazten den bezala.