Lehendakaria, beste agintari batzuekin batera, XVI. mendeko euskal baleontziaren erreplika den San Juan ontziaren uretaratzean izan da gaur arratsaldean, Albaola Itsas Kultur Faktorian 11 urteko artisautza- eta ikerketa-lanari amaiera ematen dion ekitaldia mugarri bat da euskal itsas ondarearen berreskuratzean Imanol Pradales lehendakaria, hainbat agintarirekin batera, XVI. mendeko euskal baleontzi historikoaren erreplika fidela den San Juan itsasontzia uretaratzeko ekitaldian izan da gaur arratsaldean, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren instalazioetan, Pasaian. Sinbolismoz eta emozioz betetako ekitaldia mugarri bat da euskal itsas ondarearen berreskuratzean, eta buru eman dio artisautzako eta ikerketa historikoko 11 urteko lanari. San Juan ontziak (Euskadiren ontzigintza-tradizioaren eta itsas bokazioaren ikur) urak zeharkatuko ditu berriro, Euskadiren herentziaren eta nortasunaren lekuko bizi gisa.
-
Une honetan ez dago inolako emanaldirik programatuta.






