Gure sailari, honako eginkizun hauek dagozkio: lurralde-plangintzan, gure lurraldearen plangintza orekatua eta jasangarria sustatzea, eta hiri-berroneratzea bultzatzea. Etxebizitzaren arloan, beren kabuz lortu ezin duten pertsonei eta gizarte-sektoreei alokairuko etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzen laguntzea; horretarako, etxebizitza-parke publikoa handituko da eta okupatu gabe daudenak aktibatuko dira; eraikitako ondarearen birgaitzea eta kontserbazioa sustatzea, eta eraikuntzaren kalitatea eta jasangarritasuna bultzatzea, baita irisgarritasun unibertsala ere. Alokabide eta Visesa sozietate publikoek laguntzen digute zeregin horretan. Garraioen eta azpiegituren arloan, lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa planifikatzea, baita pertsonen mugikortasuna, salgaien garraioa eta logistika, eta bide- eta trenbide-azpiegiturak ere. Azken horiek kudeatzeko, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca ente publikoa eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos sozietate publikoa ditugu.
Sailak
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Zer egiten dugu
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak - Gobernuaren proposamenak
Proposamen aktiboak
0 boto
0 boto
Eztabaidatutako proposamenak
100 % alde 3 boto
100 % kontra Boto 1
100 % alde Boto 1
0 boto
0 boto
100 % alde 4 boto
100 % alde 8 boto
100 % alde 2 boto
100 % alde Boto 1
Lege oharra
- Online egiten diren proposamenen sistema honek ez du ordezten indarrean dagoen sistema juridikoan jasotako eskaerak edo entzunaldi publikoak egiteko sistemarik
- Gobernuak herritarrek egindako proposamenei, argibide-eskeei eta iruzkinei ematen dizkien erantzunak informazioa emateko izango dira, eta ez dira sekula bete beharrekoak izango, eta ez dute arau-interpretaziorik eragingo.
- Gai partikularrei buruzko galderak, kexak eta iradokizunak Zuzenean Zerbitzura bideratuko dira; ez dira administrazio-errekurtsotzat joko, eta ez dute indarrean dagoen arautegian ezarritako eperik geldiaraziko. Era berean, ez dute baldintzatuko, inola ere, prozedura bakoitza arautzen duen arautegian aurreikusitako gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.