What the Basque?!
Sailak

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak

Zer egiten dugu

Gure sailari, honako eginkizun hauek dagozkio: lurralde-plangintzan, gure lurraldearen plangintza orekatua eta jasangarria sustatzea, eta hiri-berroneratzea bultzatzea. Etxebizitzaren arloan, beren kabuz lortu ezin duten pertsonei eta gizarte-sektoreei alokairuko etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzen laguntzea; horretarako, etxebizitza-parke publikoa handituko da eta okupatu gabe daudenak aktibatuko dira; eraikitako ondarearen birgaitzea eta kontserbazioa sustatzea, eta eraikuntzaren kalitatea eta jasangarritasuna bultzatzea, baita irisgarritasun unibertsala ere. Alokabide eta Visesa sozietate publikoek laguntzen digute zeregin horretan. Garraioen eta azpiegituren arloan, lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa planifikatzea, baita pertsonen mugikortasuna, salgaien garraioa eta logistika, eta bide- eta trenbide-azpiegiturak ere. Azken horiek kudeatzeko, Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca ente publikoa eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos sozietate publikoa ditugu.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak - Berriak