Epaimahaiak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua buru delarik, Jainaga saritu nahi izan du, enpresa sustraiekiko konpromisoarengatik, industria bikaintasunarengatik, berrikuntzarekiko apustuarengatik eta kalitatezko enplegua sortzeagatik. Edizio honetako saridunak, José Antonio Jainagak, eskerrak ematerakoan, Joxe Mari Korta ekarri du gogora, 2000. urtean bidegabeki ETAk eraila, “enpresa jardueran aritzeagatik”. Kortak bere herriaren alde egindako lana nabarmendu du, bai eta haren balioak eta gizartearekiko eta enpresekiko haren konpromisoa ere.
-
Une honetan ez dago inolako emanaldirik programatuta.