Eginkizun eta jarduketa-arlo hauek dagozkigu:
Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa onartuz, eta ingurumeneko irizpideak sektore-politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa-faktore gisa.
Hauek dira dira garapen-elementu nagusiak: nazioartekotzea, berrikuntza teknologikoa eta industriala, ekintzailetza eta nekazaritzako elikagai-industriaren garapena. Garapen-elementu horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin, eta jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren helburuak beteko dituzte.