Europako eta munduko ziurgabetasunaren aurrean, Euskadi erreferente demokratikoa izatea defendatu du Imanol Pradalesek " Herri gisa aurrera egitea garapen demokratikoaren eskutik lortu daiteke soilik. Horrela baino ez ditugu bermatuko pertsonen askatasuna eta duintasuna", Imanol Pradales. Imanol Pradales Lehendakariak Euskadin demokrazia indartzearen eta modernizatzearen garrantzia azpimarratu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko kontroleko osoko bilkuran. Ildo horretan, iragarri du Eusko Legebiltzarrean bertan proposatuko duela "Kalitate Demokratikoa Hobetzeko" lan-ponentzia bat martxan jartzea, arau-esparru zabala, berritzailea eta abangoardiakoa eratzeko, Euskadi erreferente izan dadin demokrazian.
-
Une honetan ez dago inolako emanaldirik programatuta.